Hasiera batetik fatxaden eraberritzean egin dugu lan, materialik onenak gomendatzen ditugu eta prozesu desberdinetan erabili beharreko konponketa teknika egokienak aholkatzen ditugu. Fatxaden eraberritzea momentuan fatxadak duen egoeraren analisi bat eginez hasten da, bertan pinturaren, forjaketaren, hegalen, etab.-en egoera baloratzen da. Zumitza Eraikuntzak honako proiektuak egiten ditu:
- Harrizko, adreiluzko eta pinturazko eraikinen eraberritzea eta zainketa.
- Fatxaden eraberritzea, hondatutako hormigoiaren berreskuratze eta saneamendua.
- Estalki mota desberdinen eta fatxada osatzen duten elementuen berreskuratze eta konponketa (balkoiak, harrizko erlaitzak, hormigoizko markesinak, “cara vista” adreiluak, etab.).
- Fatxaden iragazgaitzeko tratamenduak eta isolamendu termikorako sistema, akabera desberdinekin.
- Fatxada osatzen duten material guztien garbiketa (harria, “cara vista” adreilua, egurrezko egiturak, zementuzko morteroak, etab.) detergente neutroen erabilera eta kontrolatutako presiopeko uraren erabilera edo presio altuko makinariaren erabilera material berezientzat, bai beirazko zuntzen proiekzioarekin, baita aluminiozko silikatoarekin ere.
- Ondare historiko gisa kontsideratuta dauden egurrezko egitura duten etxebizitzen eta baserrien eraberritzea.